Eskean Kristö

Eskean Kristö


Eguna/Ordua
2018/12/20
Osteguna
22:00

Ateak 21:30ean zabalduko dira.

DOAKO SARRERA*

*Laguntzailea: Bilboko Udaleko Kultura Saila.

ESKEAN KRISTÖ
Beste belaze batzuen gozoan disko berriaren aurkezpena.

Eskean Kristö taldeak Beste belaze batzuen gozoan hirugarren diskoa aurkeztuko du zuzenean. Arratiarrek 2012. urtean argitaratu zuten lehenengo maketa eta, haren ondorenetik, beste bi lan luze etorri ziren: Azote kaldüz! (2014) eta Ezkurrik onenak (2016). Oraingoan, aldiz, beraien soinua gaurkotu eta dotoretu dute, rock&roll klasikoa oinarri harturik beti ere. Horrela bada, Eskean Kristören koktelera partikularrean rock&rollak ezin hobeto konbinatzen du psikodelia, powerpop, blues, bossanova eta latindar doinuekin. Taldearen esanetan, konposizio “arranditsuak” eta “dirdiratsuak” bildu dituzte disko “oparo” honetan.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

190314-meute-sarrerak-agortuta-kafe-antzokiakutxa-beltza-agoraphobia-kafe-antzokia