Eratu – Izeberg

Eratu - Izeberg


Eguna/Ordua
2015/12/10
osteguna
22:00

Ateak 21:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera

ERATU
2010. urtearen bukaeran Aitor Agirrek (bateria), Joseba Luzuriagak (baxua eta koruak) eta Unai Olaldek (gitarra eta ahotsa) Eratu sortu zuten. Ondarroa, Agurain eta Gasteizko musikari hauek horren aurretik Laia, Xasta, Sortuz, Tubokaspi… proiektuetan parte hartu zuten, eta power-trio formatu honetan aukera aproposa aurkitu zuten maite dituzten estilo guztiak eta zabaldu nahi dituzten mezuak landu eta eta plazaratzeko. Eratuk asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik. (Iker Barandiaran)
Aurten hirugarren lana plazaratuko dute, “Bidea”. Keu Agirretxea, Fernando Apoa (Estricalla, Matxura…) eta Juantxo Arakama (Glaukoma) izan ditu kolaboratzaile, besteak beste. “Heldu nazazu” da aurrerapen kantua.

 

IZEBERG
Izeberg Ixar Arrutik (ahotsa, gitarra), Antton Aranburuk (gitarra), Beñat Urteagak (baxua) eta Jokin Irastorzak (bateria) osatzen dute. Aurretik, Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetan aritutako musikariak dira. Rockaren aldeko apustu egin du Usurbilgo laukoteak, Urtz edota EH Sukarra taldeen ildo beretik. Kantu zuzenak, melodia itsaskorrak eta lelo borobilak lantzen ditu Izebergek.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

EaglesTributeTour-ANTZOKIAGabon-Zaharra