Ekitaldi pribatua

Ekitaldi pribatua


Eguna/Ordua
2015/06/08
19:00
astelehena

Bilbon jai eta ekitaldi pribatuen antolaketa eta kudeaketa osoa eskaintzen du Kafe Antzokiak. Ostalaritzako janari eta barra zerbitzuez gain, artisten emanaldien kudeaketa osoa egiten dugu: kontratazioa, audio eta argi azpiegitura, teknikariak, DJak… , zerbitzua bezeroaren beharrizanetara egokituz. Informatu zaitez gure bulego orokorrean Kafe Antzokiko aretoak alokatzeko baldintzez eta adostu daitezkeen aukera posible guztiez. Areto nagusia edo goiko aretoa aloka daitezke, baita mintegiak egiteko gelak eta ikasgelak ere. Ekitaldien antolakuntza zerbitzu integral horren baitan, sarrera edo gonbidapenen banaketa, ticketing sistema eta Internet bidezko salmenta edo banaketa (sarrera fisikoak edo QR kodeak)… antola dezakegu, eta komunikazio eta publizitatea ere kudeatu dezakegu: kartelak eta bestelako publizitate euskarriak, prentsa sustapen lanak…

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Loreak filma Kafe AntzokianStereorocks Kafe Antzokian