Duke Robillard Band – John Nemeth

Duke Robillard Band - John Nemeth


Eguna/Ordua
2015/03/12
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 18 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 23 €

Momentu honetan zuzenean ikus daitekeen rythm & blues kontzerturik hoberenetarikoa da gau honetan aurkezten duguna. Duke Robillard handia bere taldearekin eta, aurretik, John Nemeth, berau ere taldea lagun. Nemeth-ek berriki “2014 Blues Music Award Soul Blues Male Artist Of The Year” saria irabazi du. Elkarrekin zuzenean ikusteko aukera bakarra izango da Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertua.

Duke Robillard
1948an Woonsocket (Rhode Island) hirian jaioa, Duke Robillard momentu honetan munduan dagoen blues gitarrajolerik hoberenetarikoa da. Swing, rythm & blues eta jazz musikaren eraginpean hasitako gizona, T-Bone Walker musikari handiaren bidea jarraitu du. Roomful Of Blues taldearen sortzaileetariko bat izan zen bera, gerora Jimmy Vaughan ordezkatu zuen Fabulous Thunderbirds taldean eta Tom Waits, Bob Dylan, Jay McShann eta Jimmy Witherspoon artistekin aritu izan da. Bere ibilbidean 30 disko grabatu ditu.

John Nemeth
“2014 Blues Music Award Soul Blues Male Artist Of The Year” saria irabazi du Boisen jaiotako John Nemeth kantariak. Aditu askorentzat momentu honetan AEBetako soul blues eszenan dagoen artistarik hoberena da. Hungariako etorkinen semea, gaztetatik azaldu zuen dohain berezia musikarako. Bere armonika lagun zuela Little Walter eta Sonny Boy Williamson handien bidea jarraitzea zen bere asmoa. Egun kritika ezin hobeak jaso dituen diskoa plazaratu du, “Memphis Grease”. Muscle Shoals sonoridadea eguneratuz abesti zoragarriek osatzen duten lan hau, non blues eta soul estiloak maisuki uztartzen diren. Memphiseko musikari hoberenekin grabatu duen lana aurrerapausu handia izan da bere ibilbidean. Lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

pastoralacarvin-jones