David Marks (Beach Boys) & The A-Phonics

David Marks (Beach Boys) & The A-Phonics


Eguna/Ordua
2016/09/22
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, www.kafeantzokia.eus)
Txarteldegia: 18 €

DAVID MARKS & THE A-PHONICS
David Marks bereziki ezaguna da The Beach Boys taldearen lehen lau diskoetan gitarra jolea izateagatik. Baina askoz gehiago dago rocknrollaren gazte prodigio honen historian.
David Lee Marks, Wilson familiaren kalearen bestaldean hazi zen eta bere formakuntza urteak Brian, Dennis eta Carl Wilsonekin jotzen pasa zituen. Beach Boys taldean sartu zen 1962ko otsailean, justu Capitol Recordsekin sinatu aurretik. 13 urte zituen bakarrik. Taldean egon zen 1963ko urrira arte, denbora nahikoa 100 kontzertu baina gehiago eman, lau album grabatu eta bere eragina nabarmentzeko, Surfin’ Safari, 409, Surfin’ U.S.A., Shut Down, Surfer Girl, Little Deuce Coupe, In My Room edo Be True to Your School bezalako betiereko klasikoetan. Taldekideen aita eta taldeko managerra zen Murry Wilsonekin izandako tirabirek, Beach Boys taldea uztera eraman zuten eta David Marks & The Marksmen osatzera, hot rod garage konbo bat 1965 urtera arte iraun zuena eta Kustom kar show edo The sheriff of Noddingham bezelako klasikoak utzi zituena. 1997an berriro elkartu zen Beach Boysekin eta 2012an 50. urteurreneko biran parte hartu zuen. Azken urteetan bakarkako zenbait disko argitaratu ditu.

160922-DAVID-MARKS-&-THE-A-PHONICS-KAFE-ANTZOKIA-poster

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

STEREOROCKS-VOCODER-THE-HACKER-WLDVDEKE-DICKERSON-&-THE-SEX-PHONICS-KAFE-ANTZOKIA