Crystal Castles

Crystal Castles


Eguna/Ordua
2016/12/05
Astelehena
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 22 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea, Ticketmaster)
Txarteldegia: 25 €

CRYSTAL CASTLES
Crystal Castles musika elektroniko eta esperimentala egiten duen talde kanadar bat da, Ethan Kath ekoizleak eta Alice Glass abeslariak sortua 2003an. Crystal Castles bira askotan izan da buru, Estatu Batuak, Europa, Japon eta Australian eta hainbat jaialditan jo, adibidez Irlandako Festival Oxegen, All Points West Festival New Jersey-n, Coachella Valley Music Festival Kalifornian, Open’er Festival Heineken, Ingalaterrako Reading & Leeds, eta birak egin dituzte Nine Inch Nails edo Depeche Mode taldeekin zein The Cure taldearekin jo besteren artean.
2014an, Glass-ek taldea utzi zuen arazo pertsonal eta profesionalak direla medio. Asko hitz egin zen, eta esan ere taldearen amaiera zela. 2015eko apirilean, Ethan Kathek pista berri bat atera zuen, Frail, taldeko ahots nagusia den Edith Frances izeneko kantari batekin. 2016aren erdialdera, eta horrenbeste esamesen ondoren, espero zen laugarren diskoa, Amnesty izenekoa, baieztatu zen.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

D'CAPRICHO-KAFE-ANTZOKIAdaniel-romano-&-band-kafe-antzokia