Canteca de Macao

Canteca de Macao


Eguna/Ordua
2015/12/11
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 13 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 16 €

CANTECA DE MACAO
“Lugares Comunes” disko berriaren aurkezpena


12 urte musikan eman ostean eta estudioko lau disko eta bilduma bat argitaratuta, Canteca de Macao itzuli da lan berriarekin. “Lugares Comunes” diskoan Canteca de Macaok aurreiritzi eta estereotipoak kendu, iraganeko mamuei atea itxi eta musikalki biluztea erabaki dute, bihotzetik abesteko. Kanta guztiak Anitak eta Chikik eginak dira %5oean, eta disko ezberdina osatzen dute. Kaletik bere arimetara eramaten dute borroka, eta barne hazkundeari, une jakin eta ederrei eta barruan sortzen diren min eta maiteminei buruz hitz egiten digute. Lan helduagoa da, eta Anitaren ahotsak zein letrek presentzia handiagoa dute aurreko diskoaren eromen musikalarekin konparatuta. Eta festa bizitik urrun egonda ere, soinuan inoizko indarrik handiena du disko honek. Anitak eta Chikik bere etxean sartzen uzten digute bere bizitzan bidaiatzeko hondartza giroko runba eguzkitsu eta pop dotoreenaren bitartez. Rúben Garcíak ekoitzia, Ratrabit eta Collage Estudion grabatu zen “Lugares Comunes”. Ondoren, Luca Germinik nahastu Zipsound estudioetan eta Antonio Bagliok azken ukitua eman zion, Milango Nautilus estudioetan.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Jupiter-JonLos-Brazos-prentsaurrekoa