Bilboko Inauteriak

Bilboko Inauteriak


Bilboko Inauteriak

Egun osoan zehar eta aurten otsailaren 7tik, Algara konpartsak Bilboko Inauteriak ospatzen jarraituko du Bilboko Konpartsekin batera. Kasu honetan, Larunbat Erregular izeneko egun honetako eguerditik aurrera, hainbat jarduera prestatu dituzte Konpartsek Bilboko Udalarekin elkarlanean. Plaza Biribilean irekiko da larunbateko festa-eguna 12:00etan, 6 gunek osatzen duten jai-eremuan: Biribilaz gain, Astarloa, Eliptikoa, Zabalgune, Albia eta Done Bikendi edo San Bizente izango dira espazioak, adin eta gustu guztietarako programazioa eskainiko dutenak. Done Bikendi kalean hurrengo egitaraua izango dugu: 12:30ean Urbeltzen Dantza Ganbara, eta  13:30ean zein 16:30ean Dr. Maha’s Miracle Tonic; Kafe Antzokiaren barruan, berriz, eguerdiko bazkariez aparte, Taberna Ibiltaria eta Bilbo Kantari izango ditugu 16:30etik aurrera. Egitarau eta informazio guztia, www.bilbokokonpartsak.com web gunean.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Gabriel Aresti euskaltegiko jaiaekitaldi pribatua