Bengo (Kutxa Beltza aretoan) (sarrerak agortuta)

Bengo (Kutxa Beltza aretoan) (sarrerak agortuta)


Eguna/Ordua
2023/05/11
Osteguna
20:30

Goiko aretoan. Ateak  20:00etan zabalduko dira.

Kontzertu honetarako sarrera guztiak agortu dira.

 

Kutxa Beltza:
BENGO

Itxaronaldia luzea izan bada ere, azkenean, Bengoren estreinako LPa iragar dezakegu, Bizirik; urtarrilaren 20an, ostiralez, argitaratuko da plataforma guztietan, Oso Polita diskoetxearen eskutik. 8 abesti bilduko ditu albumak; horietatik 5 berriak dira, eta beste 3ak Hemengatxik (Kilikirekin), Sayek eta Bakarrik singleak. Diskoan, konpositore gazteak bere burua aurkituko du, pixkanaka-pixkanaka, loratu eta Bengoren bertsio berri hobe bat aurkitu arte. Gainera, promoziorako bira bat ere egingo du Euskal Herrian barrena, 7 emanaldirekin; abeslariak bere talde propioa izango du ondoan bira horretan, Durangoko Azokan aurkeztu zuenez, zuzeneko kontzertuei beste ukitu bat ematearren.

Pop urbano euskaldunaren promesa nagusietako bat da, zalantzarik gabe, Bengo. 2022 honetan, Donostia Festibala jaialdian eta Durangoko Azokan aritu da, besteak beste, eta 2023. urtean Bilbao BBK Live jaialdian ikusi ahal izango dugu. Era berean, Denbora abestiak, esaterako, milioi-erdi stream baino gehiago lortu ditu Spotify plataforman, eta Bakarrik edo Oihu singleen kasuan, 100.000 entzunaldien langa gainditu dute. Ziur gaude 2023. urtea are oparoagoa izango dela; beraz, adi egon eta ez galdu berririk!

 

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search