Belako – disko berriaren aurkezpena (atzeratua – data berria: Maiatzak 27)

Eguna/Ordua
2026/11/26
Osteguna
21:30
Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
Aurresalmenta: 15 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, Musikaze). Txarteldegian: 18 €
*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.
Datorren azaroaren 26rako programatuta zegoen BELAKO taldearen kontzertua atzeratu egiten da. Data berria: MAIATZAK 27. Hemen emanaldiaren antolatzaileek plazaratu duten komunikatua:
Belako taldearen disko berriaren irteera 2027ko martxora atzeratzen da. Gaur adierazi dutenez, taldearentzat oso garrantzitsua den disko baten aurrean daude eta lasaitasunez amaitu nahi dute. Horrez gain, 2027ko aurkezpen kontzertuen data berriak ere iragarri dituzte. Diskoa Montgrí zigiluak argitaratuko du.
Sarreren diruaren itzulketaren inguruan. Batetik, aurreko datarako erositako sarrerak maiatzaren 27ko data berrirako balioko dute. Bestetik, erositako sarreren diruaren itzulketa egin nahi duenak email honi erantzunda egin dezake 15 eguneko epean. Itzulketa egiteko azken eguna uztailaren 04. [email protected]





