Band Jovi (Bon Joviri gorazarre taldea)

Band Jovi (Bon Joviri gorazarre taldea)


Eguna/Ordua
2015/11/07
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.egunpasa.com, Ticketea)
Txarteldegia: 15 €

2012an sortua, Band Jovi taldea Bon Jovi ospetsuen gorazarre taldea dugu. Abiatu eta berehala oihartzun handia izan dute bilbotar hauek, 2015eko bigarren bira honetan, hainbat aretotan betekadak eta giro aparta sortuta.

Musika fideltasunez jotzeaz gain, Band Jovik zaindutako taularatzeak eta jarrerak lortzen dute Bon Joviren zaleek zinezko Jon Bon Jovi eta Richie Samboraren aurrean daudela pentsatzea. Bi orduz ikusleekin batera kantatuko dituzten doinu ezagunak, “It’s my life” edo “Living on a prayer” kasu, eta edozein zalek entzun nahiko lituzkeenak, “Raise your hands” eta “Wild is the wind”, batzuk aipatzearren.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

marabilliJupiter-Jon