Antoni O´Breskey: “Sorkuntzaren Trenean” aurkezpen literario-musikala

Antoni O´Breskey: "Sorkuntzaren Trenean" aurkezpen literario-musikala


Eguna/Ordua
2015/11/16
astelehena
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)

ANTONI O’BRESKEY
: “Sorkuntzaren Trenean”
(When Bach was an Irish man and Mozart a gypsy boy)
 (littera&musika 11, Pamiela)
.
Aurkezpen literario-musikala

Azala-Breskey-azala-web

“Sorkuntzaren trenean” Antonio Breschiren testuak eta musika biltzen dituen ekoizpena da. Testuetan musikaz, kultura eta arteaz, gastronomiaz, soziologiaz… dihardu, hots, bizitzaz. Aforismo gisan, narrazio labur moduan edota poetiko eran, berea duen estilo original eta, maiz, indarrean dagoenarekiko kontrakarrean: gatz eta piper, bizi, umoretsu. Horrekin batera, antzeko moduan garatuak eta testuekiko sintonian, piano sorkuntzak doaz. Beraietan haren ezaugarri eta dohaiak nabarmentzen dira: asmamena, bizitasuna, musika desberdinen arteko uztartekea, jostakin jitea, ironia…
Argitalpena musika biltzen duen CDaz eta testuak biltzen dituen liburuttoaz osatuta dago. Testuak euskaraz doaz, ingelesezko itzulpenarekin, bere emanaldietan Europan barna ere zabalduko duelako sorkuntza berria.
Aurkezpen publikoan, O’Breskeyk eskainiko dituen ekoizpeneko piano konposizio batzuekin batera, zenbait testu hautaturen irakurketa eginen du Jose Angel Irigarayk.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

peiremansRuper Ordorika