Anestesia – Osso (Arrosa Sarea)

Anestesia - Osso (Arrosa Sarea)


Eguna/Ordua
2015/03/07
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 6 € (Kafe Antzokia)

Arrosa Sarearen Jardunaldiaren baitan

ANESTESIA
“Zirkulutik Espiralera” diskoaren aurkezpena
OSSO
“Paraxuta” disko berriaren aurkezpena

Arrosa Sareak antolatu duen euskal irratien IV. topaketaren karietara izango dugun kontzertu honetan  
Anestesia taldea ikusi ahal izango dugu. Berriz ere bueltan da Euskal Herriko eszenan hain esanguratsua bilakatu den taldea. 26 urteko ibilbidearen ostean eta estudioko azken lanetik 9 urte igarota, “Zirkulutik espiralera” da taldearen azken diskoaren izena.13 abestiz osatutakoa, Zarauzko Fidelenea estudioan grabatu dute. 
Aurkezpen gutxi behar ditu estudioko 9 lan kaleratu dituen talde mitikoak: 2 maketa (”Anestesia cerebral” eta “Moralidad”), iraupen ertaineko bat (“Toki berean”) eta bost LP/CD: “Gorrotoaren ahotsa” 1993an, “Erantzun” 1995ean, “Gu” 1997an, “Ultrakomunikatzen” 2000. urtean eta Bonberenea Ekintzakekin kaleratutako aurreneko lana, “Terapia”, 2006an.

Osso
Osso 2013an sortutako taldea da. Eraso!, Cobra eta Kokein taldeetako partaideek osatutakoa. Ostiral gauetan ke eta garagardo artean idatzitako abestiak biltzen dira “Paraxuta” euren estreinako diskoan.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

carvin-jonesBand Of Friends