Anari – MobyDick

Anari - MobyDick


Eguna/Ordua
2015/05/21
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)

ANARI
“Zure aurrekari penalak”
 disko berriaren aurkezpena
MOBYDICK
Anarik bere bosgarren diskoa aurkeztuko digu gau honetan. Aurrekotik sei urte igaro ondoren argitaratua eta bederatzi kantuk osatua, “Zure aurrekari penalak” (Bidehuts) lan berrian, ohi bezala aurreko diskotik aparteko zerbait egiten saiatu dela dio Anari Alberdi kantuen egile, abeslari eta gitarristak. Borja Iglesiasek (gitarra), Drakek (baxua), Mariano Hurtadok (pianoa eta teklatuak) eta Mikel Txopeitiak (bateria) osatzen dute egun Anari taldea. Andoaingo (Gipuzkoa) Garate estudioan grabatu dute nagusiki diskoa —Bonberenean grabatutako zati batzuk izan ezik—, Karlos Osinaga Txap eta Martxel Arkarazo soinu teknikarien eta kolaboratzaile andana baten laguntzarekin: Joaquin Pascual, Jabi Manterola, Ander Mujika, Ager Isunza eta Eneko Burzako MobyDick, besteak beste. Musikari dagokionez, “Zure aurrekari penalak” osatzen duten kantuak mantsoagoak dira; tenpo ertainak baino geldoagoak nagusitzen dira. Disko bakoitzak bere soinua izan dezan ahalegintzen da Anari, eta disko hau ez da salbuespena alde horretatik.
Gau honetan MobyDick ere izango dugu.

Argazkia: Emezeta

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Rafa Berrio Kafe AntzokianMichael Schenker Kafe Antzokian