Alberto Tarin & Orchestra

Alberto Tarin & Orchestra


Eguna/Ordua
2016/12/01
Osteguna
22:00

Ateak 21:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera

ALBERTO TARIN & ORCHESTRA
Disko berriaren aurkezpena.

Alberto Tarín valentziar gitarra jotzaile handiak hainbat kontzertu eta taldeentzako egindako lanez osatutako ibilbide luze bat batu du eskuartean, New York Ska Jazz Ensemble, Mecano, Jah Macetas, Seguridad Social edo Raimundo Amador besteren artean. Oholtzara igo eta sei sokekin magia egiten hasten denean, bere kalitate musikalak ez du inor geldirik uzten. Bere reggae soinuarekiko grina 70ko hamarkadaren erdialdean hasi zen, Bob Marleyk Europan izandako arrakastarekin batera. Tarín-ek, jazzaren zale handia denak ere, berezko estilo bat sortu du jazzaren espresio giroa eta reggaearen erritmo obsesiboak lotuz, berak Jazzin Reggae deitzen dion estiloa; iaz Benicàssim-eko Rototom Sunsplash jaialdira eraman zuen Alberto Tarín & Orchestra izenpean eta orain Bilbon aurkeztuko digu.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

stereorocks-bilboloop-afterparty-kafe-antzokiatravellin_brothers_prentsaurrekoa_kafe_antzokia