ACT 2026 JAIALDIA – Eszena berritzaileen nazioarteko jaialdia

Eguna/Ordua
2026/06/03
Asteazkena
20:30
Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
Sarrera: 8 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, Musikaze).
“Adam’s Apple”
CREAMA / Suitza
“Adam’s Apple” dantza pieza bat da, emakumeek beren gorputzari eta identitateei dagokienez bizi duten lotsa sakonki jorratzen duena.
Company CREAMA Suitzako antzerki-dantza konpainia bat da, gaur egungo gai sozial eta politikoak jorratzen ditu. Aline Gia Perinok eta Nina Evelyn Pfüllerrek, saritutako bi koreografak, estilo umoretsu eta poetikoarekin sortzen dituzte binakako piezak. Publikoarekin batera, konpainiak, bere lan artistikoaren bidez, gure mundua modu hunkigarri, ludiko eta jasangarrian birkonfiguratu nahi du.
“HOW TO _ just another Boléro”
EM+ Emanuele Rosa and Maria Focaraccio / Alemania-Italia
“HOW TO_just another Boléro” tonu dramatiko eta ironikoen artean etengabe kulunkatuz, berriro jokatzen
ikasten, jotzen, laguntzen, maitatzen… ikasteko saiakera ezberdinen erretratua da.
EM+ Emanuele Rosaren eta Maria Focaraccioren praktika koreografikoak uztartzen dituen proiektua da, Europako eszenako hainbat artistekin elkarlanean. EM+ren lanak Italiako eta atzerriko jaialdi ugaritan aurkezten dira, hala nola, Perun, Espainian, Alemanian, Portugalen, Frantzian, Eslovenian eta Grezian.




