ACT 2017

ACT 2017


Eguna/Ordua
2017/06/09
22:00
Ostirala

Sarrera: 8 € (Kafe Antzokia)
Bonoa: 15 €

ACT 2017
Hamalau urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.

Hirugarren jardunaldirako programazioa hau da:

SUDDENLY (Jaiotz Osa, Euskal Herria)
Eraikin baten gailurrean zaudenean edo altura handian dagoen balkoi batera irtetean, baliteke bertatik salto egiteko nahi antzeko zerbait sentitzea. Abiadura handian datorren tren bat iritsi aurretik ere halako zerbait senti dezakezu… Pertsona berezi horri eskua ematea pentsatzen duzu segundo horretan, bere aurpegia ukitzeko tentazioa. Burutik pasatzen zaizkizun istant horiek. Bertigoz beteriko momentuok.
Egilea: Jaiotz Osa
Koreografia: Jaiotz Osa
Antzezleak: Jaiotz Osa
Musika: Eric Whitacre – Sleep
Off-a: The Temper Trap – The sea is calling

UN CUERPO SIN VERGÜENZA (Angela Y Koldo, Kataluina)
Un cuerpo sin vergüenza nerabezaroari buruzko lana, aldaketak modu azkarregian gertatzen direneko eta sasoiak bukaezina dirudieneko garaiari buruzkoa. Lotsari, komunikatzeko beharrari eta nor garen jakiteko beharrari buruzkoa.
Egileak: Angela Peris, Koldo Arostegui
Zuzendaritza/koreografia: Angela Peris, Koldo Aristegi

WERNER O EL AZUL DE LOS ORÍGENES (Vera Miranda, Kataluina)
Werner edo jatorriaren urdinak, sekula grabatu gabeko Victor Ericeren El sur pelikularen bigarren zatiaren ustez aurkitutako gidoi ondar eta aipuetan oinarrituta dago, baita Jacinto Estevarenazken egunen berreraiketan, emazte Anaren testigantzen bidez (El encargo del cazador Joaquim Jordá), Werner Herzogen oihaneko jatorri eta urratsenberreskuraketan, Amazonasean zehar bere itsasontzian, itsasontziamendian gora… errealitateberreskuratuezinak, orain soilik aipatu edo irudikatu daitezkeenak.
Egilea: María García Vera y Juan Miranda
Argi diseinua: María García Vera y Juan Miranda
Koreografia: Juan Miranda
Musika: Carusso, Leda Llamadares

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

act-jaialdia-2017-kafe-antzokiaaitor-etxebarria-markak-gernika-kafe-antzokia