ACT 2017

ACT 2017


Eguna/Ordua
2017/06/10
22:00
Larunbata

Sarrera: 8 € (Kafe Antzokia)
Bonoa: 15 €

ACT 2017 closing
Hamalau urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.

Laugarren jardunaldirako programazioa hau da:

SITUATION WITH OUTSTRECHED ARM (Oliver Zahn / HAUPTAKTION, Alemania)
SITUATION WITH OUTSTRETCHED ARM kutsatutako keinu baten (arte)historiarekin egiten du lan: erromatar diosala, agur olinpikoa, the Bellamy-salute, diosal germanikoa, Hitlerren diosala. Keinu hau –margoetan asmatutako sinboloa eta antzerkian famatu egina, behin eta berriz mugimendu nazionalistek erabilia– ekintza artistiko eta politikoaren mugetan kulunkan dabil etengabean.
Hala, performanceak lehenaldi kolektiboaren oinordetza inmaterialarekin nola jarduten dugun negoziatzen du, potere eta eszenaratzearen arteko harremana edo gorputzen diziplinaratze koreografikoa. Jokalari batentzako eta ahots baterako duetoa. Arteen politikari eta politikaren arteari buruzko ikerlana oin-oharrekin.
Egilea: Oliver Zahn
Zuzendaritza/koreografia: Oliver Zahn
Antzezleak: Sara Tarmburini
Zuzendaritza teknikoa: Anahí Pérez

LAS COSAS SE MUEVEN PERO NO DICEN NADA (Poliana Lima, Madrid)
Gauzak mugitu arren ez dute ezer esaten mugimendu aukeren eta iraunkortasunaren inguruko koreografia da. Modu abstraktu batean, dena mugimendu konstantean aritzearen ideian datza, gauza bizi guztiak mugimenduan baitaude. Izate hutsagatik, mugitze hutsagatik gauzek balioa dute eta edertasuna. Zentzu honetan,lan hau mugimendua bera eta konposizioa begiratzeko gonbitea da, modu logikoan ulertzeko beharrik gabe.
Zuzendaritza/Koreografia: Poliana Lima
Antzezleak: Ada Continente, Ainhoa Kerobia, Almudena Perez, Cecília Espeso, Cris Manso, David Candela, Laura Cardona, Maddi Ruiz.
Argi diseinua: Cía Poliana Lima
Musika: Vidal

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

act-2016-kafe-antzokia-ostiralastereorocks-reckonwrong-katza-easyer-kafe-antzokia