ACT 2015

ACT 2015


Eguna/Ordua
2015/06/03
20:30
asteazkena

Sarrera: 8 € (Kafe Antzokia)
Bonoa: 15 €

Hamabi urtez dagoeneko, mundu osoko artistek ideiak, artea, bizipen artistikoak eta ikastaro interesgarriak partekatuko dituzte ACT jaialdian.

Jaialdiak lan labur onenari ematen dion ohiko ACT Sariaz gain, ACT-DURI Sari berria izango dugu Nazioarteko Artista Berri Onenari. Sari hau eskuratzen duen lanak Seuleko DURI DANCE antzokian antzezteko parada izango du 2015-2016 sasoian bidaia eta ostatua ordainduta.

ACT honek ohikoak ez diren sorkuntza eta proposamen freskoak aurkeztuko ditu berriz ere. Berriro ere pausu bat haratago joan nahiko genuke sustapenari dagokionez, mundu osoko antzoki eta arte eszenikoen jaialdietako programatzaile kopuru gehiena bilduz. Hau dela eta programatzaile eta artisten arteko bilgune izango den atalarekin jarraituko dugu, informazio hartu-emana ahalbidetuz eta zabalkundearen eta sorkuntzaren arteko eremu idorra leunduz.

Lehen jardunaldirako proghramazioa hau da:

LA INVASIÓN DE LOS LADRONES DE CUERPOS
LA CASA EN EL ÁRBOL
MADRIL 40’
Concept, devising and performance: Vicente Colomar. Devising Assistant: Ricardo Santana, Raúl Marcos. Voice: Ricardo Santana. Texts: Vicente Colomar, Gustave Flaubert, extract from different screen plays. Visual concept: María Fernandez, Vicente Colomar. Sound: Vicente Colomar. Technical manager: Jesus Tejido. Photography: Alex Brenner. English version: Churchill Wheeler and Vicente Colomar. Production: Mª Luisa Colomar

Lan hau B saileko beldurrezko zinemari eginiko omenaldia da, eta bereziki AEBetan 50eko hamarkadan ugaritu ziren estralurtarren zuri-beltzezko filmei. Lana “The Invasion of the Body Snatchers” pelikulan oinarritzen da libreki, Don Siegelek 1956an zuzendutako zuri-beltzezko filma, azaltzen dituen irudi eta gaien gaurkotasunagatik hiru aldiz egokitu izan dena.


BEATING MCENROE
JAMIE WOOD
UK 30’
IYMA
Author: Jamie Wood and Wendy Hubbard. Direction: Jamie Wood, Wendy Hubbard. Performers: Jamie Wood. Lighting design: Andres Velasquez. Music: Dominic Kennedy. Devised with Ellie Griffiths.

1980. Wimbledon. Borg eta McEnroe buruz burukoan sarearen bi aldeetara. “Beating McEnroe” Jamie Wood-­en bakarlan saritua da. Ikusleen laguntzarekin Jamiek erritu katartiko bat jokatuko du: partida transzendental bateko azken tantoa behin eta berriz jostatu eta biziberrituz.


…TO BE CONTINUED…
KREGO-­MARTIN DANZA
BILBO 17’
IYMA
Author: Judit Ruiz, Maria Martin. Direction/Choreography: Judit Ruiz, Maria Martin. Performers: Judit Ruiz, Maria Martin. Lighting Design: Marc Cano. Music: Marc Cano. Vestuario: Krego-­Martin Danza

Aspaldidaniko bi adiskide, maiz batera dantzan egin eta asko partekatu ondoren, elkarrengandik banatuko dira. Gaur egun, hamar urteren ondoren, berriz elkartzea erabaki dute. Topaketak bidean izandako aldaketez jardungo du. Orainaz, etorkizunaz, desioaz, dekadentziaz eta oroitzapenez egingo dute berba. Orainaldian, bien arteko distantziarekin jolasten dute, elkarren arteko aldeak eta antzekotasunak aztertu eta oroitzapenak dantzatzen dituzte; buruan gordetako antzinako bizipenak orainaldira garraiatuak izateko esperoan daude.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

#sobrejulieta_GRUMELOT_1