Achtung Babies “U2 Live Experience”

Achtung Babies "U2 Live Experience"


Eguna/Ordua
2015/10/03
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 16 € (Kafe Antzokia, Ticketea)
Txarteldegia: 20 €

U2 Live Experience by Achtung Babies Bonoren taldearen gorazarre-ikuskizunik fidelena, ikusgarriena eta teknikoena da, eta larunbat honetan gozatzeko aukera izango dugu Kafe Antzokian. Zuzeneko honetan, U2ren “Inocence + Experience” ikuskizun berriaz gain, The Joshua Tree Tour, Zoo Tv, Pop Mart eta 360 Tour biretako onena ekarriko digute. 2 ordu baino gehiago iraungo duen show honetan “Invisible”, “With or Whitout You”, “Lemon”, “Beautiful Day”, “Where The Streets Have No Name”, “Ultra Violet” eta “Vertigo” bezalako kanta klasikoak entzun ahalko ditugu.
1993an Italian sortu zen Achtung Babies taldea eta harrezkero hainbat kontzertu eta bira egin ditu mundu osoan zehar. U2 berak zein euren disketxeak, Universalek, euren lan ona goraipatu izan dute.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

bilboloop-2015ANC_Euskal_Herria_2015eko_Diada