13 Bats – Screamers & Sinners

13 Bats - Screamers & Sinners


Eguna/Ordua
2015/07/25
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)

13 Bats
Sekulako indarra du Vallecaseko hirukote honek. Haiek ikustera hurbiltzen den edonor harrituta uzten dute, jotzen duten tokia jotzen dutela: Frantziako festibal batean, Madrilgo areto batean Exploited taldearekin batera edo AEBetako taberna batean. Jack Daniel’s botila erraldoi baten itxurako kontrabaxuarekin jotako punk, psychobilly eta rock´n´roll nahasketak edozein jartzen du dantzan. “La venganza del sol” da taldearen azken lana, azkenaldiko disko rocanrolerorik onenetarikoa Penintsulan.

Screamers & Sinners
Euskal Herrian sortutako psychobilly banda da hau, eskarmentu handiko musikariek osatua. Kontrabaxu frenetikoa, 50eko hamarraldiko rock riff izugarriak jotzen dituen saxoa, punk eta bateriaren amorrua, eta batez ere jarrera. Iaz atera zuten lehen LPa, eurek editatua, eta denbora gutxian nazioarteko psychobilly eszenako zigilu garrantzitsuen katalogoetan sartu ziren: “Drunkabilly records”, “Crazy Love records”eta baita “Nat records” japoniarra ere.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

xamarTemblores eta Los Galerna Kafe Antzokian