“Sahararekin bat” topaketa eta “Beduino bat Karibe aldean” liburuaren aurkezpena

"Sahararekin bat" topaketa eta "Beduino bat Karibe aldean" liburuaren aurkezpena


Eguna/Ordua
2015/11/30
astelehena
19:30

Antolatzailea: Zenbat Gara Elkartea eta Erroa argitaletxea.

Sahara herriarekin bat egiteko eguna, Ali Salem Iselmu saharar idazlearen Beduino bat Karibe aldean liburuaren euskal itzulpenaren aurkezpenarekin batera. Erroa argitaletxeak aukeztuko du Un beduino en el Caribe liburuaren euskarazko bertsioa, aurretik Mendebaldeko Sahararen historia eta bertako gatazkaren kokapena egiten duen hitzaurre batek lagunduta. Topaketa, beraz, Azaroaren 30ean izango da, astelehenean, 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Bertan izango ditugu:

-Saharako historiaz bi hitz – Jabi Zabala (Erroa argitaletxea)
-Egungo egoera politikoa – Malainin Salama (nazioarteko harremanetako ikertzailea)
-Sahara eta Euskal Herria elkartasunean – Itziar Iturri (Euskal Fondoaren Sahara Koordinazio Unitatea)
-Sahararen Aldeko XII. Euskal Karabana – Edurne Ribas (Otsailak 27 koordinakundea)
-Testigantza – Joseba Apaolaza (aktorea)
-Musika emanaldi laburra – Mohamed Embarek (musikaria)

Tea eta saharar musika dastatu ahal izango ditugu ondoren.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

beltzean_mintzoNeuman