KUTXA BELTZA: Orchestra Of Spheres (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Orchestra Of Spheres (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/05/31
Ostirala
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

Kutxa Beltza
ORCHESTRA OF SPHERES

Orchestra of Spheres zeelandaberritarrak lehen aldiz ditugu bisitan Fire Recordsek maiatzean argitaratuko duen ‘Brothers and Sisters of Black Lagoon’ diskoko kantak aurkezten.
Laukotearen musika mundu guztiko soinu eta kulturen hibrido bat da non sarrera duten bai disco, electro, neo psych eta no wave-a nola kuduro, mbalax, koscmiche eta rock progresiboa ere, eta egiten dute instrumentu formalekin zein beraiek egin eta diseinatutakoekin. Wellingtonen sortuak 2009an, taldea osatzen dute Baba Rossa (gaileta kaxaz egindako gitarra, sexomouse marimba), E = MC303 (karilloi elektrikoa), Jemi Hemi Mandala (bateria) eta Mos Locoss (teklatua eta gamelana). Frederick Street Sound and Light Exploration Society kolektibo artistikoaren hasierako garai zorabiagarrietan bere lehen erreferentzien autoedizioa egin zuten 2011n Fire Recordsekin lotu ziren arte.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

doctor-deseo-kafe-antzokiakikagaku-moyo-kutxa-beltza-kafe-antzokia