«Zimurrak izango ditugunerako» ikuskizuna

Eguna/Ordua
2026/04/28
Asteartea
16:15
Doako sarrera
*Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak.
Loraldia Gaztearentzat sortutako ikuskizuna dugu hau. Eztizen Artolak egindako “Zimurrak izango ditugunerako” gogoeta literarioa abiapuntu, bertsotan arituko dira Haira Aizpurua eta Maite Sarasola, Peru Goioagaren gitarra doinuek lagunduta.




