Liburu aurkezpena – Martxelo Otamendi. «Handira jotzeko kazetaritza» (Kutxa Beltza aretoan)

Liburu aurkezpena - Martxelo Otamendi. "Handira jotzeko kazetaritza" (Kutxa Beltza aretoan)

Eguna/Ordua
2025/11/24
Astelehena
18:30

 

Doako sarrera

 

Martxelo Otamendi ezinbesteko erreferentea da euskal komunikazioan. Hogeita hamar urtez aktualitatearen lekuko izan da Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendaritzaren talaiatik. Egia esan, lekuko ez ezik halabeharrezko protagonista ere izan da, batik bat Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuenean, Euskaldunon Egunkaria ixteko operazioaren barruan.
Zuzendaritza utzi eta erronka berriei aurre egiten hasi den honetan, bere ibilbidea errepasatu du Garbiñe Ubedaren eskutik. Tolosako eskolapioetako ikasle euskaldun baina oraindik euskaltzale ez zen garaiaz hitz egin du, euskalgintzan eta komunikazioan egindako lehen urratsez, Egunkaria-n «zuzendari bekario» hasi zenekoaz… eta, nola ez, egunkari haren itxiera bidegabearen inguruabar guztiez. Baina, oroz gain, kazetaritzaz hitz egin du, «munduan den lanbiderik politenaz». Edo, hobeto esan, berak kazetaritza ulertzeko duen moduaz: txikitasun-konplexu guztiak alde batera utzita, jakin-minez, pasioz eta ausardiaz egindako kazetaritzaz. Bestela esanda, HANDIRA JOTZEKO KAZETARITZA du hizpide. Eta horretaz mintzo da uste osoz, zailtasunak ukatu gabe baina baikor. Baikortasun kutsakorrez.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search