Herenegun + Eskafandra

Herenegun + Eskafandra

Día/Hora
2026/01/08
Jueves
21:30

Apertura de puertas y taquilla a las 21:00.

Anticipada: 10 € + g.d (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, Musikaze). Taquilla: 12 €

*Los menores de 18 años podrán entrar acompañados de padre/madre o tutor legal.

HERENEGUN

 

 

Herenegun Donostiako Antiguo auzoan jaiotako musika taldea da. Haurtzaroko lagun talde batek kontzertuak emateko ametsa jarraituz sortu zen taldea. 8 taldekidez osaturik, Ska, Reggae eta Rock erritmoak nahastu izan dituen taldea da, abesti alai eta dantzagarriak eginez. Hala ere, taldeak izan duen garapen musikalaren baitan estilo berriak lantzeko joera agertu da, ikutu elektronikoak dituen Pop-Rock-a nabarmenduz. Atzera Begira disko berria taldearen hirugarren estudioko lana da. 8 abestiz
osatzen den proiektu hau orain arte taldeak egindakoari ukitu berri bat ematen dio, estilo nahiz doinu aldetik. Izan ere, orain arte lantzen zituzten estilo eta soinuak mantentzen dituzten arren, taldeak adar berrietara jotzeko apustua egin du, besteak beste elektronikaz janzten den pop-rock-a nabarmenduz. Proiektu berri honen heldutasun maila nabarmenagoa da aurrekoekin alderatuz, besteak beste Borja Antón-en produkzio lanaren ondorioz. Honetaz gain, lan honek goimailako bi kolaborazio dakartza: Idoia Asurmendi eta Marte Lasarte.

 

ESKAFANDRA

 

 

Eskafandra 2024ko udaberrian sortu zen, Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martin (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) musikarien elkarlanetik, poparen egitura klasikoak eta sonoritate garaikideak uztartzen dituen proiektu ausart gisa. Taldea Maren Seijo (bateria), Maider Zubizarreta (teklatuak) eta Elena Lezaun (baxua) gehituz osatu zen, bost musikariz osatutako formatu
sendoa lortuz. Eskafandraren musika pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusioa da, teklatu eta sintetizadoreen koloreekin eta atmosfera emozional sakonekin. Letrak Joseba Iturraspek idatzitakoak dira: poetikoak, sinbolismoz betetakoak eta itsas iruditeria nagusi dutela, norberaren eta gizartearen arteko tentsioak eta kontraesanak aztertuz.

 

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search