Nat Simons + Aurora Beltrán – Chicas Fuertes Tour

Eguna/Ordua
2026/06/05
Ostirala
22:00
Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira.
Aurresalmenta: 20 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, www.ticketandroll.com). Txarteldegian: 25 €
Nat Simons eta Aurora Beltrán “Chicas Fuertes” izeneko bira bateratua aurkezten ari dira, eta hiri batzuetan esklusiboki taula partekatuko dute. Bi artistak beren errepertorio OSOA, ELEKTRIKOAN ETA TALDE OSOAREKIN joko dute, eta ikuskizuna amaitzeko, elkarrekin hainbat kantatan arituko dira bis batean.
Hiri batzuetan Nat-ek emango dio hasiera emanaldiei, eta beste batzuetan Aurorak, izan ere, bira bateratua da, eta ez dago kartelburu nabarmenik. Nat Simons-ek bere hurrengo diskoaren abestiak barne hartuko ditu, baita aurreko lanetako bere kantu ezagunenak ere, hala nola “Felinas” edo “Lights”, gaur egungo Rock eszenako figura garrantzitsuenetako bat bihurtu dutenak. Estilo ezberdinak jorratzen ditu, hala nola Americana, Glam edo indi doinuak, ikuspegi internazional batetik. Ez da harritzekoa bere musika Ryan Adams, The Jayhawks, Tommy Stinson (The Replacements, Guns N’ Roses), Sheryl Crow eta Black Crowes taldeetako kideek goraipatua izatea.
Aurora Beltrán-ek, berriz, bere ibilbide osoko arrakasta handienetako errepertorio bat hautatu du (musikan 40 urte betetzen dituela ospatuz), bereziki Tahúres Zurdos taldean igarotako urteetan jarrita arreta, eta baita bakarkako ibilbidean sortutako altxor batzuk ere, non Bunbury, Barricada, Luz Casal, Rosendo edo Amaral bezalako artistekin kolaboratu duen, beste askoren artean. Bere belaunaldiko erreferente nagusietako bat da.
