1TZ4L1 3T4 P1ZTU (Loraldia 2026)

1TZ4L1 3T4 P1ZTU (Loraldia 2026)


Eguna/Ordua
2026/03/10
Asteartea
19:30

Ateak eta txarteldegia 19:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 12 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, www.loraldia.eus). Lorazainak: 10 €

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

 

 

LORALDIA 2026

Bertsolaritza eta musika elektronikoa /  90 min

 

“Itzali eta Piztu”. Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berri honek. Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira. Zazpi sortzaile eszena gainean. Bi musikari: Manex Pagola eta Aner Peritz; lau bertsolari: Nerea Ibarzabal, Haira Aizpurua, Oihana Bartra eta Ekain Alegre eta gai-jartzaile bat: Idoia Anzorandia.

Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dugu. Bertsolariek doinutegi berritu eta birmoldatu baten gainean inprobisatu beharko dute musika elektroniko aktualaren egile garrantzitsuen abesti eta doinuak bertso-neurrietara ekarriz. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsotara bihurtuz.

Bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diren doinuak ere bertsionatuko dira musika elektronikoaren bidez, erritmo berrietara ekarriz eta ahots-efektuak baliatuz. “Itzali, piztu, sortu, abestu, zarata egin, jo, busti… kopla hau hobe irakurtzea autotune eta guzti”.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search