Ekiza – “Argitzala” disko berriaren aurkezpena

Ekiza - "Argitzala" disko berriaren aurkezpena


Eguna/Ordua
2025/09/18
Osteguna
20:15

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + b.g (www.sarrerak.kafeantzokia.eus, Musikaze). Txarteldegian: 15 €

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko kantaria eta gitarristak, taldearen etenaldi mugagabea aprobetxatu du bere bakarkako bigarren lana isolamenduan prestatzeko: ARGITZALA. Album hori modu berezi batean aurkeztera dator: bakar bakarrik ezsenatokian, alde batetik kanta batzu modu intimista eta gordin batean emanez baina bestetik, abesti batzu modu apainduago batean proposatuz ere. Aukera berezia izanen da orduan, diska berri hori zuzenean gozatu eta bizitzeko, baita artistaren ibilbidearen proiektu ezberdinetako kanten moldaketa bereziak primizian entzuteko. Galdu behar ez den kontzertu bat. EKIZA-k jadanik abisatu baitu diska berri honen aurkezpen bira “maratoi”-aren ondotik (20 kontzertu baino gehiago hilabete bakar batean!) garai batez berriz urrunduko zela agertokietatik.  

EKIZA

 

 

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search