“Buscalavida y Milikua” dokumentalaren emanaldia (Kutxa Beltza aretoan)

Eguna/Ordua
2026/05/06
Asteazkena
19:00
Kutxa Beltza. Goiko aretoan.
Doako sarrera. Aforo mugatua.
“Buscalavida eta Milikua”. Plentziako futbolaren eta herriaren memoria biziberritzen duen dokumentala.
Plentziak bere oroimena eta identitatea kantuz gogoratuko ditu “Buscalavida eta Milikua” dokumentalaren bidez. SD Plentzia futbol-taldearen 100. urteurrena (1925-2025) ospatzeko sortutako proiektu berezi honek XX. mendearen hasierako Plentziaren bizimodua erakutsiko du, herriko futbolaren garapena ardatz hartuta.
Joseba Gorordok eta Idoia Errexilek ekoiztutako dokumentalaren abiapuntua Plentziako herri-kanta zahar bat izango da, ahoz aho transmititu zena eta Buscalavida eta Milikua jokalari ospetsuen izenak goraipatzen dituena. Abestia orain euskarara ekarri dute, herriaren hizkuntza eta memoria berreskuratzeko keinu gisa. Kanta honek garai bateko kirolarien balentriez gain, euskararen zapalkuntza eta herriaren biziraupenaren sinboloa ere bada.
50 minutuko ikus-entzunezko lan honetan, musika, historia eta emozioa uztartzen dira, Plentziako futbolaren hastapenetatik gaur egungo komunitatearen harrotasuneraino. (Iturria: Hiruka.eus)





