«Morbus Operandi» antzezlana

"Morbus Operandi" antzezlana

Dia/Hora
23/10/2018
Martes
11:00

Organiza: Gabriel Aresti euskaltegia

ENTRADA GRATUITA

MORBUS OPERANDI antzezlana.
Karmele Fernandezek, praktiketan dagoen kazetariak, Arantzazu Garmendia elkarrizketatu behar du, gaur egungo euskal enpresaririk arrakastatsu eta garrantzitsuena. Elkarrizketak aurrera egin ahala euskal merkatuetan azken hamarkadan egon den iruzurrik handiena deskubrituko du kazetariak. Baina egunkarietarako berri fresko-freskoa izan zitekeena kazetariaren tormentu bilakatuko da.
Urte batzuk pasatuta, Arantzazu Garmendia EAEko Turismo sailburu izendatuko dute eta Karmele Fernandez bere prentsa buru. Fernandezek hiru urte lehenago bizi izan zuen sufrimenduaren mendekua martxan jartzeko aprobetxatuko du aukera, non eta jaurlaritzak sailburuak aurkezteko ospatuko duen koktelean.
Ukitu absurdoez beteriko komedia beltz honek boterearen eraginak pertsonarik ahulenak zanpatzeko falta zaizkion eskrupuluak agerian uzten ditu eta, aldi berean, hori gertatzea posible egiten duen testuingurua aurkezten du: hain gustu txarrekoa den eguneroko kazetaritza eta, baita egunero ere, pairatu behar dugun mundu mailako engainu potolo merkantilistaren harropuskeria.

morbus-operandi-kafe-antzokia-afitxa

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

gure-oroitzapenak-aurre-estreinaldiamorbus-operandi-kafe-antzokia