Paraleloan #22: Demdike Stare (dj set) (goiko aretoan)

Paraleloan #22: Demdike Stare (dj set) (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/03/18
Ostirala
01:00

Goiko aretoan

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)

PARALELOAN #22:
DEMDIKE STARE (dj set)

Demdike Stare britaniar okultismoaren erregeak, Sean Canty eta Miles Whittaker mancuniarrek partekatzen duten egitasmoa da. Lehena Andy Votelekin batera sortzen lagundu zuen Finders Keepers folk, rock fusio eta psikodelia zigiluaren zuzendaritzako partaide da. Bigarrena Pendle Coven egitasmoko partaide da. Seanek samplerrei buruzko ezagutza jartzen du. Miles da estudioko kontroletaz arduratzen dena. Eta dena bere Demdike Stare egitasmoak deabruzko dronez hornitutako ambient ilun soinua izan dezan. Esperimentuak, Manchesterren ere kokatua dagoen Modern Love zigiluaren bermea du, 2011an egitasmoaren azken hiru lanak biltzen zituen pack bat atera zuena Tryptych izenekoa (barne zituen Forest Of Evil, Liberation Through Hearing eta Voices Of Dust). Bikotearen debuta 2009an izan zen zigilu berberean, Symbiosis. Bere hurrengo lan guztiak blaituko zituen dub narkotiko eta meatxatzaile tratatu bat. 2012an beraien bostgarren lana argitaratzen dute Modern Love zigiluarekin, Elemental, dark ambient garaikidearen goreneko gailurrera eraman dituena.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Zinegoak_laburmetraiak_kafe_antzokiajosu-bergara-pau-alabajos-kutxa-beltza