Lou Topet – Oso Fan

Lou Topet - Oso Fan


Eguna/Ordua
2016/01/07
osteguna
21:00

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 €

LOU TOPET & Harkaitz Cano
“Abesti bat gutxiago” disko-liburu berriaren aurkezpena
Lou Topet banda zarautzarrak Harkaitz Canorekin kaleratu du bigarren lana, ‘Abesti bat gutxiago’. Rafa Rueda eta Joserra Senperena bezalako musikaritzarrak taldera batuz, sekulako indarrarekin ekarri dituzte euskarara abeslari estatubatuarren abestiak. Wilco, John Hiatt, Will Oldham, Damien Jurado eta Billy Bragg bertsionatu dituzte, besteak beste. Zuzenean banda osoarekin defendatuko dituzte abestiok. Kafe Antzokiko beroan gozatzeko emanaldia izango da.

OSO FAN (Giorgio Bassmatti)
‘Melodias Concertantes’ Yon Vidaurrekin kaleratu lana atzean utzita, Giorgio Bassmattik Oso Fan proiektu berria dakar Oriol Flores bateria jotzailearekin batera. Duo formatuan aurkeztuko dute Bassmattik ohikoa duen xumetasun eta goxotasunaz. Barruraino sartzen diren lirikak dakarzkigu bakarlariak.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

NeumanTheWineryDogs