Kutxa Beltza: Josu Bergara – Pau Alabajos (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Josu Bergara - Pau Alabajos (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/03/17
Osteguna
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)


JOSU BERGARA
PAU ALABAJOS
Josu Bergara musikari euskalduna eta Pau Alabajos valentziarra 2011an Bartzelonako Euskal Etxean ezagutu ziren. Orduz geroztik elkarrekin hamaika kontzertu eskaini dituzte Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan. Kafe Antzokiko kutxa beltzean akustikoan eta giro intimoan aurkeztuko dituzte beraien azken diskoen kantak.
“Kanta Txikien Indarra” izenburuaz bere laugarren diskoa aurkeztu digu Josu Bergara abeslariak. Kantautorearen diskoa hamar abesti berri eta lau zaharrez osatuta dago eta zuzenean grabatu zen Bilboko Kafe Antzokian. Lan berri honetan melodien pisua eta freskotasuna agerian dira. Estilo aldetik, bere esentziari uko egin gabe, Bergarak erritmo sinpleak, artifiziorik gabekoak, poesia bizia eta xumearen bitartez mezu zuzenak eta gertukoak idazten ditu. Kanta txikiak taula gainean handi eginez.
“L’amor i la ferocitat” Pau Alabajos musikariaren seigarren diskoa da. Alex The Great Nashvilleko (Tenesee) estudioetan grabatu zuen Brad Jones produktorearen laguntzaz. Estudioan zuzenean grabatutako album berri honetan, filtro zein moldaketa bereziak alde batera utzi dituzte, sekulako emaitza lortuz. Zintzotasuna eta zorroztasuna marka dituen kantuegile valentziarraren nortasuna agerian geratu da hamabi abestiz osatutako lan berri honetan.


0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

paraleloancrazy-cavan-charlie-hightone-kafe-antzokia