Kutxa Beltza: Hey Colossus (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Hey Colossus (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/04/25
Astelehena
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Kutxa Beltza
HEY COLOSSUS

Rock esperimentalena lantzen, Riot Season (Shit & Shine, Sightings, Acid Mothers Temple, Circle) britaniar zigiluaren babesean 10 urtetako militantziaren ondoren, Hey Colossus britaniarrek bi Lp argitaratu dituzte 2015ean ‘In Black And Gold’ eta ‘Radio Static High’, biak ala biak Rocket Recordings-ekin, zigilu berekoak diren Goat, Oneida, Teeth Of The Sea, White Hills edo Ufomammut taldeen koordenada beretan jarriz. Bere jatorria ahaztu gabe, esperientziaduna den eta naturaren egiazko indar bat bilakatzeko beharrezko konfiantza duen talde bati, aukera paleta berri bat zabaltzen dion euste eta arreta erakusten dute konposaketan. Ez da kasualitatea, disko biak The Wire aldizkariaren aurtengo avant rock lan onenen zerrendetan agertzea. Ez da erreza Erresuma Batutik kanpo biran ikustea, aukera paregabe baten aurrean gaude beraz, bere sormen eztanda momenturik gorenean bisitatzen gaituzte eta.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

160325-graveyard-johnnys-screamers-&-sinners-kutxa-beltzasilver-shine-kutxa-beltza-kafe-antzokia-KUTXA-BELTZA