KUTXA BELTZA: “Eremuz Kanpoko Sotoa” Ibon Rodriguez-ekin (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: "Eremuz Kanpoko Sotoa" Ibon Rodriguez-ekin (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/11/15
Asteartea
19:30

Goiko aretoan.

Doako sarrera

Kutxa Beltza
EREMUZ KANPOKO SOTOA

Eremuz Kanpo Bilbo Hiria Irratiko irratsaioa da, zinema hizpide, edo zinema aitzakia hartuta, astean behin uhineratzen eta sareratzen dena.
Eremuz Kanpoko Sotoa uhin horien hileroko gauzatzea da, hezur mamizko aitzakia gure artean dauden hainbat norbanako eta elkarte esanguratsuk, zer esana eta hura esan gura dutenek, alegia, esatea izan dezaten, eta besteok, zer ikus-entzun eta zeri erantzun.
Zinema bera, ikus-entzunezkoak eurak hizpide, orbita edo aitzakia; oraingoan ere, honetaz ez bestez jarduteko. Nork beretik edo berarenaz jardunda, proposatuz, iradokiz zer ikusi, nola ikusi, nondik begiratu.
Hilean behin, proposamena nork aurkeztuko duen iragarriko dugu. Oihala altxa eta ikus/entzungo duguna zer den jakiteko berriz, Eremuz Kanpoko Sotora igo beharko duzue.
AZAROAN: Ibon Rodriguez (Sestao, 1978) izango da Eremuz Kanpoko Sotoa-ren lehen gonbidatua. Besteak beste musikaria izaki (Gargara, Xabier Montoia, Eten, Mursego, ibonrg, …), musikaz arituko da, eta artista bat berreskuratu, lurpetik baino atmosfera kanpotik.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

kafe_solasakneuman-yellow-big-machine-kafe-antzokia