KUTXA BELTZA: Don Inorrez (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Don Inorrez (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2018/04/12
Osteguna
20:15

Goiko aretoan. Ateak 20:00etan zabalduko dira.

DOAKO SARRERA

Kutxa Beltza
DON INORREZ
(Imanol Ubeda –Bide Ertzean, Peiremans+-)
Disko berriaren aurkezpena.
Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat hartu zuen 2016ko abenduan. Ordutik hona, Imanol Ubeda taldeko kantaria bakarkako ibilbidea prestatzen aritu da. Aurrerantzean, Don Inorrez ezizenarekin arituko da. Mugiro bila izeneko lehen diskoa Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu du El Puerto de Santa Marian (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans+ talde paraleloaren power pop estiloa da orain nagusi.
Aurrerapen gisa, bi abesti kaleratu ditu Spotifyn plataforman: Bere txisteak eta Kristoren gonbidapena.

kutxa-beltza-don-inorrez-kafe-antzokia-afitxa
Argazkia: Ibai Arrieta.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

stereorocks-pablo-valentino-eddie-maedoctor-deseo-kafe-antzokia-2018-sarrerak-agortuta