EraBatera – Baobabs Will Destroy Your Planet

EraBatera - Baobabs Will Destroy Your Planet


Eguna/Ordua
2018/11/08
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + banaketa gastuak (Musikaze.net, www.kafeantzokia.eus)
Txarteldegian: 13 €

EraBatera
EraBatera ia nahi gabe sorturiko taldea da. Gatibun baketak astintzen aritzeaz gain, kantu zirriborroak pilatzen joan da Gaizka Salazar azken urteotan. Etxean eta berak bakarrik landu ditu ideiak mimo handiz, biribilduz, estudio batean grabatzeko unea iritsi zela sentitu arte.
Pauso honetarako, baina, bidaideen beharra zuen eta abestien maketak musikari lagun batzuei erakusten hasi zen, proiektura batzea proposatuz. Horrela gehitu ziren Gatibun ere taldekide duen Mikel Caballero, Ken Zazpiko Beñat Serna eta Willis Drummondeko Jurgi Ekiza.
Lauren artean landu dituzte kantuak, bakoitzak bere ekarpenak eginez, gero Lorentzo Records eta Muxikon estudioetan grabatzeko.
Emaitza osorik datorren irailean entzun ahal izango dugu.

BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

melange-kafe-antzokiadistorsion-aste-nagusia-kafe-antzokia