Dr. Maha’s Miracle Tonic – Ghost Number & His Tipsy Gypsies

Dr. Maha's Miracle Tonic - Ghost Number & His Tipsy Gypsies


Eguna/Ordua
2017/05/20
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Afterparty Dj Iker Sunnyside-ekin

Aurresalmenta: 8 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea, Moonstop Soul Café (Carmelo 5 Bis-Bilbo), Bar Zuloa (Dr. Areilza 13.Bilbo), Power Records)
Txarteldegian: 10 €

DR. MAHA’S MIRACLE TONIC
Bankrobbers disko berriaren aurkezpena.

Swing, Western Swing eta Rhythm’n’Blues erritmoak erabiliz, Dr. Maha’s Miracle Tonic taldeak 40ko hamarkadako musikan murgiltzen gaitu pasa den mende hasierako vodevil eta Medicine Show direlakoei omenaldia eginez.
Bilbotarrek Kafe Antzokian aurkeztuko dute BANKROBBERS, haien hirugarren LP-a, Folk Records-ek 2016ko abenduan argitaratua.
Taldea otsailetik ari da biran estatu osoan zehar haien show barregarria, hutsezinezko elixirren antzinako saltzaileengan oinarrituta, oso landutako tresna zein ahots-moldaketez, oso kanta dantzagarriak parrandarekin bat eginez.

GHOST NUMBER & HIS TIPSY GYPSIES
Ghost Number & His Tipsy Gypsies 2014ren erdialdera jaio zen, talde gipuzkoarrak Kafe Antzokian aurkeztuko ditu From Dawn To Dust bere lehenengo LParen kantak.
Bere errepertorioak zabalak eta eklektikoak dira 30 eta 40ko hamarkadetako Blues, Swing eta Country & Western estiloetan oinarrituz. Horrekin guztiarekin, alde ez hain ikertuetan eta garaikideagoetan sartu dira, Haitiko Calypsoa edota Ekialdeko Europako eraginetan oinarrituak, dena akorde minorrenganako estimu bereziaz.
Eta Swing gau hau girotzeko, kontzertuen aurretik eta ostean, dantzarik gabe inor gera ez dadin DJ Iker Sunnyside izango dugu non eta kabinan.

dr-mahas-miracle-tonic-kafe-antzokia-posterra

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

hey-mr.-neken-eagles-tribute-kafe-antzokiagigatron-kafe-antzokia