Standstill – Larry Bird

Standstill - Larry Bird


Eguna/Ordua
2015/09/11
ostirala
22:30

Ateak eta txarteldegia 22:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

STANDSTILL
Azken kontzertua Euskal Herrian

20 urteko ibilbide oparoa izan duen Standstill Bartzelonako taldeak Euskal Herriko zaleei agur esateko kontzertu berezia eskainiko du Bilbon, gurean. Izan ere, haiekin harreman estua izan du taldeak, hasierako kontzertuetatik eta azken disko arrakastatsuenetara. Energiaz beteriko rock doinuak, hardcore eta posthardcore estiloak muturrera eraman zituen garai batean, eta taldearen ibilbideak garapen sendoa izan du, abesti sendoak, pop ikutua, epikaz beteriko kantuak eta testu zainduak jorratu ditu, berezkoa duen diskurtso musikala sortuaz.
Komunikatu batean jakinarazi dizkigute behin betikoa dirudien etenaren arrazoiak, eta familia, lagun, zale, teknikari, kazetari eta promotoreei emandako babesa eta laguntza eskertzen diete, jarduneko 19 urte igaro ostean eta 7 disko, 4 ikuskizun eta 500 kontzertu baino gehiago eskainita.
Eten hori egiteko zenbait arrazoi ei dute, “neurtzen eta azaltzen zailak direnak”. Baina laburbiltzen saiatzen dira, honela: “hainbesteko fedea, energia eta exijentzia izan da orain arte egindako proiektu bakoitzean, hemendik aurrera ezin dugu eta ez dugu nahi gutxiago eman”. Diotenez, orain beste modu batera borrokatzeko unea heldu zaie, baina egin beharrekoa eginda dagoelako sentsazioa izanda, eta izugarri eskertuta.
Taldea zuzenean ikusteko azken aukera izango da hau, beraz. Gau berezia.

LARRY BIRD
Gaua irekitzen, Larry Bird Bilboko taldea izango da, Alvaro Barrriusok (gitarra), Asier Goikoetxeak (gitarra eta ahotsak), Claudio Pavanek (bateria) eta Xabier Doncelek (baxua) osatua.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Mike James Kirkland Kafe AntzokianAngelus Apatrida Kafe Antzokian