Sorkun – Libe

Sorkun - Libe


Eguna/Ordua
2015/11/26
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.
Antolatzailea: Udagoieneko Ostera

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 €


SORKUN
Ziklomorphosia-rekin Sorkunek estilo jauzi izugarria eman du. Pentsa dezakegu urte hauetan guztietan soinuekin, soinu beltzekin esango genuke, izandako enpatiaren emaitza dela, baina sorpresa izugarria eramango du diskoa entzuten duenak, proposamen estilizatu batekin topo egingo baitu, orain arte Sorkunek eskaini digunaren guztiz ezberdina dena. Ziklomorphosia-rekin Sorkunek apustu handia egin du, anbizioa ageri du. Modu magistralean konbinatu ditu bere ahots ederra eta Eider Rodriguezen testu berezi horiek (baita Harkaitz Canorenak zein Sorkunenak berarenak). Tratamendu musikala, estetikoa eta estilistikoarekin heldutasunera goratu da, eta disko honek, dudarik gabe, marka utziko du egungo euskal musikaren panoraman. (Jose Joaquin Forcada “Forki”)

LIBE
Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe Garcia de Cortazarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan.


0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Toundra - Tooth Kafe AntzokianDaddy Long Legs Kafe Antzokian