Reincidentes – Yeska

Reincidentes - Yeska


Eguna/Ordua
2016/04/09
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 13 € (Kafe Antzokia, Ticketea, Ticketmaster)
Txarteldegia: 18 €


REINCIDENTES
“Awkan” disko berriaren aurkezpena

“Awkan” da Reincidentes bandaren lan berria: liburu bat, zuzeneko DVDa, zuzeneko CDa eta 6 kanta berri dituen estudioko CDa. Awkan hitzak “kontra egin edo matxinatu” esan nahi du maputxe hizkuntzan, eta lan honekin Reincidentesek Latinoamerikarekiko konpromisoa erakusten jarraitu nahi du, eta halaber herri eta kolektibo baten erabakitzeko askatasunaren aldeko borroka, gero eta botere ekonomiko zapaltzaileagoen aurrean.


YESKA
“Versos Zurdos” disko berriaren aurkezpena
Reincidentes taldearen aurretik Yeska taldea izango dugu. “Versos Zurdos” da Mantxako Herencia taldetik eratorria den rock talde indartsu honen bigarren diskoa. Gitarra pisuekin osatutako molde klasikoko rockanrola, ahots latz baina ahalmen melodiko sotilekoaz hornitua, “Diez Ases En La Manga” itxaropentsua aurkeztu eta bost urteren ondoren itzuli dira. Pilak kargaturik dakarren jarrera hutsa. Luxuzko kolaborazioak, doinu estratosferikoa eta dinamikak areagotzeko, hazteko eta mahai gainean behin betiko ukabilkada emateko asmo txalogarri eta agerikoa.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

michel_legend_musikalaBaroness-wombat-fest-kafe-antzokia