Ray Fernandez

Ray Fernandez


Eguna/Ordua
2015/03/15
igandea
19:30

Ateak eta txarteldegia 19:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 €

Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea
Artista gonbidatuak: MARIA RIVERO eta NAROA GAINTZA

Ray Fernandez Kubako musikaria gurean izango da martxoan. Gitarra eskuan, errealitateari buruz hausnatzera eta ondo pasatzera gonbidatzen gaituen kubatar trobadorea da Ray. Irlaren erdialdeko Villa Clara aldekoa sortzez eta Raimundo Fernandez Moy izen-abizenez, Habanako sortaldean dagoen Alamar auzoan hazi zen; Alamar Siberiarekin konparatzen da, hiriaren eta ESSB-ren mapak konparatuta. Sukaldaria ikasbidez, Ray Alamarren bertan eta gauetako Malekoian hezi zen abeslari moduan.

Abeslari eta poeta aldi berean, Kubako kantagintza zahar eta berriaren jabea, eta kanpoko soinugintza guztiaren irenslea, Rayk egunero pasatzen dena kontatzen du, kronika soziopolitiko hori umorez eta berehalakotasunez azaltzeko. Kaleko hizkeraz eta erreferentzia kultuekin, inguruaz mintzo da: eskasia ekonomikoa, errealitate sozialak, bortxa politiko eta gizajendearen hobekuntzarako zailtasunak. Rayren abestien letrak bereziak dira, haren boza apartekoa eta abesterakoan erakusten duen indarra, ahaztezina.

Gainera, Ray Fernándezekin batera, tres tanquistas y un perro izena hartuta, musikari onak etorriko dira, haren erritmo bizi eta inprobisazio senera ondo ohituriko Miguel Alejandro Valdés baxuarekin, Roylan Carballosa perkusioarekin eta Lorenzo Molina tronpetarekin. Habanan bizi diren euskaldunek Rayren adiskidetasunaz gozatzeko zortea dute aspalditik. Aberri Egunetan parte hartzen du eta Diablo Tun-Tunen dago ostegunero. Baina Habanaraino joan ezin direnek, Ray Euskal Herrian ikusteko eta haren abestiez gozatzeko dute orain aukera.

“Lucha tu yuca Taino” abestia zuzenean:

Naroa Gaintza musikari deustuarra eta Siroka taldeko Maria Rivero ere izango dira arratsalde honetan, artista gonbidatu gisa.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Vocoder kluba-martxoa-2015boo boo davis