Live DMA topaketa

Live DMA topaketa


Eguna/Ordua
2018/06/04
Astelehena
10:00

EKITALDI PRIBATUA

LIVE DMA TOPAKETA
Live DMA Europako zuzeneko musika aretoen eta musika jaialdien elkarteak Bilbon egingo du Batzar Nagusia.

Ekainaren 4tik 6ra Kultura Live elkarteak Live DMA Europako zuzeneko musika aretoen eta musika jaialdien elkartearen Batzar Nagusia antolatuko du Bilbon.
18 elkarte ezberdinetako 40 ordezkaritik gora bilduko dira Kafe Antzokian egingo den hiru egunetako topaketan. Live DMA elkarteak 2.500 musika areto eta 52.000 langile biltzen duen sarea osatzen du. Urtero 56 milioi bisitaritik gora hartzen dituzten zuzeneko 381.760 ekitalditik gora antolatzen dituzte nazioarteko elkarte honetako kideek.
Live DMA elkartearen helburu nagusiak zuzeneko emanaldien baldintzak hobetzea, eta Europako zuzeneko musika aretoak eta bertako langileak laguntzea dira.
Bilbon egingo den Batzar Nagusiaren zutabe nagusietakoa Live Style Europe (LSE) izango da. Europako Batzordearen Creative Europe ekimenaren baitan aurkitzen den proiektu hau musika aretoak eta musika jaialdiak bultzatzeko eta sendotzeko asmoa duen programa bat da. Hori bultzatuko dituzten tresnak sortzeko hainbat topaketa antolatzen dira Europako hiri ezberdinetan. Nazioarteko musika aretoek parte hartzen duten topaketa hauetan Donostiako Dabadaba eta Azpeitiako San Agustin aretoek ordezkatu dute Kultura Live.
Batzar Nagusia Live DMA elkarteko kideek urtero egiten duten topaketa garrantzitsua da. Europako proiektuari buruzko proposamenak partekatuko dituzte eta hurrengo urterako estrategia diseinatuko dute: LSE ekimenaren jarduerak diseinatuko dira, datuak biltzeko The Survey proiektuari buruzko estrategia aztertuko da, hurrengo lan taldeek landu beharreko gaiak aukeratuko dira, Open Club Day jardunaldiaren bigarren edizioa prestatuko da, etab.
Kultura Live Live DMA elkarteko kide aktiboa da: Euskal Herriko zuzeneko musika aretoen ikuspegia Europako kideekin partekatzen du. Zuzeneko musika sektorearen egituran, profesionalizazioan eta onarpenean laguntzen du.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

vulk-cala-vento-serpiente-kafe-antzokialive-dma-topaketa-kafe-antzokia