Kutxa Beltza: Amorante (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: Amorante (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/03/03
osteguna
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Kutxa Beltza
AMORANTE
Disko berriaren aurkezpena

Hogei urteko ibilbidean musikari askoren bidelagun izan arren, duela bospasei urte igaro zen estreinakoz lehen lerrora Iban Urizar, Andrakan taldeko gidari bihurtzearekin bat. Orain berriro itzuli da taula gainera, orduko bulkadari segika, baina orduko apustu folkietan tokirik topatu ez zien kantuei beste jite bat emanda. Bakarka dator, arriskatzera. Aldean dakartza gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta bestelako perkusio tramankuluak; bere berea du ahots tarratatua. Eta looper bat darabil, horiek guztiak behar bezala nahasteko, ordenatzeko, eraikitzeko, apurtzeko.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Stereorocks OtsailaGabriel Aresti euskaltegiko jaia