Izar & Star IX: “Joxean Artze. Txoria, Txori” (Bas(h)oan, Amorante, Akauzazte eta Ibon RG)

Izar & Star IX: "Joxean Artze. Txoria, Txori" (Bas(h)oan, Amorante, Akauzazte eta Ibon RG)


Eguna/Ordua
2019/01/10
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegian: 12 €

Izar & Star IX:
Joxean Artze. Txoria, Txori

Datorren urtarrilean izango da JOXEAN ARTZEren desagerpenaren lehen urteurrena, euskal kulturako erreferentzia nagusietako bat, bere poeta, konposatzaile eta txalapartari ibilbideetan, Mikel Laboak ezagutarazi zuen “Txoria txori” mitikoa izanik bere lanik ezagun eta enblematikoena. Artzek gainera, Ez Dok Amairuko sortzaileetako bat izateagatik, leku berezia du historian.
IZAR & STARek eta KAFE ANTZOKIAk, guretzako ohore bat den omenaldi sentitu bat egin nahi diogu, Euskal Herriarik abangoardiakoena eta pertsonalena ordezkatu zezaketen musikari garaikide handi batzuen eskutik. Horiek dira adibidez, BAS(H)OAN, tradizioa eta etorkizuna uztartzen dituen Joseba Irazoki eta Beñat eta Julen Achiaryren egitasmo ohiz kanpoko eta urratzailea, AKAUZAUZTEren rock aurreratu eta industriala, AMORANTEren eklektizismo folkaniztun kitzikagarria eta IBON RG heterodoxoa bere ibilbidearen hasieran, Eten, Mursego, Xabier Montoia eta mila istoriotan ibili eta gero.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

asisko-xahoren-biografikoa-prentsaurrekoa