Hibai Etxebarria vs Benito Lertxundi (Izar & Star X)


Eguna/Ordua
2020/01/23
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Musikaze)
Txarteldegian: 10 €

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

 

Norbaitek berezko estiloarekin Benito Lertxundiren mundura hurbildu ahal badu bere sonoritatea hori Hibai Etxebarria (Gernika, 1980) da. Seikote formatuan eta Izar & Star zikloaren barruan, Benito Lertxundiaren hasierako garaien errepasoa egingo du, 80ko hamarkadako lanak.

 

– Hibai Etxebarria: Kitarra, pianoa eta ahotsa

– Gotzon “Blues” Ereño: Kitarra elektrikoa

– Xabi Aburruzaga: Trikia

– Alain Gallego: Teklatuak

– Xabi Barrenetxea: Baxua

– Carlos Sagi: Bateria

+ kolaboratzaile sorpresak

 

Hibai, Aitor Etxebarriaren musikariaren anaia, bizitza osoa darama musikaren esparru ezberdinak jorratzen: pedagogoa, ikertzailea, ekoizlea, konpositorea, interpretea, multiinstrumentista, kazetaria… Industria Ingeniaritza ikasi zuen, baina azken urtean erabaki zuen ikasketak uztea eta Musikene-Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegira joatea, erabaki horrek bizitza aldatu zion. Piano, kitarra eta pedagogia ikasketak ditu burutuak eta baita ere zenbait master eta postgradu musikarekin lotuta daudenak. Euskal Herriko musikari polifazetikoenetarikoa dugu. Estilo anitzeko dozenaka albumetan parte hartu du eta hainbat proiektuetan dago sartuta.  Kazetari moduan ere lan egin du EITBn eta MondoSonoro aldizkarian. Aktore eta hizlari bezala ere aritu izan da. Gaur egun bere lan musikalaz gain, EITBko “Ahotsak”  programako aurkezlea da.

HIBAI ETXEBARRIA

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

200321-skabidean-kafe-antzokia200124-hay-poco-kafe-antzokia