KUTXA BELTZA: Deke Dickerson & The Sex-Phonics (goiko aretoan)

KUTXA BELTZA: Deke Dickerson & The Sex-Phonics (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2016/10/23
Igandea
20:30

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 18 €

DEKE DICKERSON & THE SEX-PHONICS
Deke Dickerson-ek 47 urte ditu eta testigua darama 13 urterekin bere jaioterri den Missouriko Columbian rockabilly banda batean hasi zenetik. 22 urterekin Los Angeles hirira joan eta gero, Dickersonek bere lekua egin du Hollywoodeko eszenan. Bere taldearekin, Deke Dickerson eta Los Ecco-fonics-ekin jotzeaz gain, azken hiru urteetan, surf instrumentalen ahozko bertsioen disko bat argitaratu du Los Straitjackets Sing The Instrumental Favorites; rockabilly disko bat atera du, Echosonic Eldorado, Memphiseko Sun estudioetatik 1956an irtendakoa dirudiena; The Trashmen legendazko surf taldearekin Bringing Back the Trash lana argitaratu du, beraien 60. hamarkadako grabaketak bezain basatia eta eroa dena; eta Memphiserako bidaia egin zuen Soul Meets Country EPa grabatzeko, Nikki Hill blues/R&B kantari arrakastatsuarekin eta Bo-Keys Memphiseko legendazko soul musikariz zein izar gazte berriz osatutako taldeak lagunduta. Moldakortasun honek bere fanen estimua handitu du eta harritu ditu ere musika kazetariak, estatubatuar erroetako musikaren oinarri guztiak jotzeko nahia agertuz, rock and roll, rockabilly, western swing, rhythm and blues, surf, garage edo punk.

DEKE-DIKERSON-&-THE-SEX-PHONICS-KAFE-ANTZOKIA-POSTER

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

DAVID-MARKS-&-THE-A-PHONICS-KAFE-ANTZOKIALOS-MAMBO-JAMBO-KAFE-ANTZOKIA